Office 24.2 laguntza
Microsoft Office aplikazioen dokumentuak eta beste batzuk inportatzeko eta esportatzeko ezarpenak zehazten ditu.
Kapsulatutako objektuak sekzioak zehazten du nola inportatzen eta esportatzen diren Microsoft Office objektuak edo OLE objektuak.
Ezarpen horiek baliozkoak dira Microsoft zerbitzari bat edo beste OLE zerbitzariren bat existitzen ez denean (adibidez, UNIXen) edo OLE objektuak editatzeko Office OLE zerbitzaririk prest ez dagoenean.
OLE zerbitzari bat aktibo badago kapsulatutako objekturako, orduan OLE zerbitzaria erabiliko da objektua kudeatzeko.
OLE zerbitzaririk aktibo ez badago MathType objektuetarako, MathType objektu kapsulatuak Office Math aplikazioko objektu bihur daitezke. Bihurketa hori egiteko, kapsulatutako MathType objektuek ezin dituzte MathType 3.1 zehaztapenak gainditu.
[L] eta [S] kontrol-laukiak Office aplikazioan kargatzean [L] eta/edo Microsoft formatu batean gordetzean [S] bihurtu daitezkeen OLE objektuen bikoteen sarrerak ditu.
Markatu sarreraren aurrean dagoen [L] zutabeko koadroa Microsoften objektu bat edo beste OLE objektu bat zehaztutako Office OLE objektu bihurtu behar bada Microsoften dokumentu bat edo beste dokumenturen bat Office aplikazioan kargatzen denean.
Microsoft OLE objektu bat zehaztutako Office OLE objektu bihurtzeko Microsoft dokumentua Microsoft fitxategi formatuan gordetzen denean, hautatu sarreraren pareko [S] zutabeko laukia.
Microsoft Office aplikazioak Office suitearen karaktere-nabarmentzearen antzeko bi karaktere-atributu ditu. Erabili kontrol hau Office aplikazioak karaktere-nabarmentzea Microsoft Office fitxategi-formatuetara esportatzean erabili beharko lukeen atributua, bai nabarmentzea bai itzala, hautatzeko.
Nabarmentzeak Office nabarmentze-kolore baten eta Microsoften 16 nabarmentze-koloreen arteko bat etortzerik hurbilena esportatzen du, Office erabiltzaileek Office aplikazioetan nabarmentze-tresnarekin edizioak egitean erabiltzen duten Officen karaktere-atributua erabilita. Office 5.0 eta 6.4 arteko bertsioetan hori da ezarpen lehenetsia.
Itzaleztadurak RGB kolore guztiak beste Office karaktere-atributuetara esportazen ditu. Horri esker, koloreen fideltasunari eusten zaio Office eta Microsoft Office dokumentuen artean, baina Office erabiltzaileek karaktere-atributu hori editatzeko, Office aplikazioetan aurkitzeko erraza ez den tresna bat erabili behar dute. Hau da ezarpen lehenetsia Office 7.0 bertsiotik aurrera.
Karaktereak nabarmentzeko kolorea elkarrizketa-koadroko "bateragarritasun" iragazkiak Microsoft Office suiteak dituen nabarmentze-koloreak eskaintzen ditu. Erabili kolore horiek eta aukeratu Esportatu honela: Nabarmentzea koloreen fideltasunari eusteko eta Office erabiltzaileek fitxategia errazago editatu dezaten.
Markatu kontrol-lauki hau Microsoft Office aplikazioaren blokeo-fitxategi bat sortzeko, Office aplikazioaren blokeo-fitxategiaz gain. Blokeo-fitxategiek aplikazioei seinalatzen diete fitxategi edo baliabide bat ez erabiltzeko blokeoa askatu arte.
Office aplikazioak Microsoft Office suiteak sortutako blokeo-fitxategiak irakurri ditzake.