Egoera barra Office Basic dokumentuetan
Uneko Office Basic dokumentuari buruzko informazioa erakusten du Egoera-barrak.
Office Basic dokumentuari buruzko informazioa bistaratzen da. Dokumentuaren izenak, liburutegia eta modulua bereizita bistaratzen dira puntuen bidez.
Dokumentuari egindako aldaketak gorde gabe badauze, * bistaratuko da eremu honetan Egoera barran. Dokumentu berri gorde gabeei ere aplikatzen zaie hori.
Office Basic dokumentuan uneko kurtsorearen kokalekua bistaratzen da. Errenkada-zenbakia zehazten da eta ondoren zutabe-zenbakia.
Uneko txertatze modua bistaratzen du. INSRT = txertatu eta OVER = gainidatzi txandaka ditzakezu hemen. Kurtsorea formula-barrako sarrera-lerroan edo gelaxka batean kokatuta dagoenean soilik egongo da aktibo eremu hau.